Danceflow ekintza, musikaz eta koreografiez baliatuz, dantza mota ezberdinak bateratzen dituen gorputz adierazpena da. Mugimendu koreografiko eta bizien bidez, gorputz enborra eta besoak lantzen dira batez ere. Koordinazioa, memoria, irudimena, lateralitatea, malgutasuna, diziplina, harremanetarako ahalmena eta gorputzaren ezagupena lantzea da helburu nagusia. Adierazpena bilatzen da, gorputzaren mugimenduarekin komunikatuz.