12-16 Urte bitarteko gazteentzat zuzendutako ekintza. Oinarri musikalaren laguntzaz gainkargen eta autokargen bitartez, gorputzeko gihar talde desberdinak lantzera eta indartzera bideratutako ariketak burutzen dira. Ariketa fisiko honen helburu nagusiena gihar tonua hobetzea da, baina horrez gain, egoera fisiko orokorra, arnas eta nerbio sistema eta sistema kardiobaskularra hobetzea bilatzen da.