6 Mailatan antolatutako jarduera fisikoa, non helburu nagusia umeei igeri egiten irakastea izango den, metodologia nagusia jokoa izanez. 6 Maila horiek animalia ezberdinetan banatuko dira: Zapaburu, Dordoka, Amuarraia, Balea, Marazoa eta Izurdea. Mailaren arabera, helburuak ezberdinak izango dira, baina guztien helburu nagusiena, ondo pasatuz igeri egiten ikastea eta umearen heziketa izango dira.