Gainkargen eta autokargen bitartez egiten den entrenamendua, artikulazio bakarreko edo anitzeko ariketak egiten direna. Ariketa ugari eta erakargarriak gauzatzen dira, gehienetan zirkuituka banatuko dira. Jarduera honen bitartez honako helburuak bilatzen dira: indarraren entrenamenduaren onurak izatea, giharren indar eta erresistentziak hobetzea, giharren tonua handitzea hipertrofia handirik gabe, hezurren dentsitatea handitzea. metabolismoa handitzea eta gantzak gutxitzea, eta artikulazioen egonkortasuna hobetzea.